Entoloma undatum
Entoloma undatum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Entolomataceae |
Generoa | Entoloma |
Espeziea | Entoloma undatum M.M.Moser, 1978 |
Basionimoa | Clitopilus undatus |
Entoloma undatum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 cm arteko diametrokoa, lehenengo ganbila, laster lau-ganbila, erdialdea nabarmen unbilikatua, hasieran ertza inbolutua, ondoren zuzena, higrofanoa, gardentasunagatik ildaskatu gabea, kapelaren azala zuntzexka erradial finez estalia, argenta kolorekoa, arre-grisaxka ilun koloreko hondoa, eguraldi lehorrean zurbilduz.
Orriak: Ez oso estu, nabarmen okertu-dekurrenteak, grisa edo arre-gris kolorekoak, helduaroan tonu arrosekin, ertza osoa, kolore berekoa.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 cm arteko garaierakoa eta 0,5 cm arteko lodierakoa, zilindrikoa, konprimitua eta ildaskatua erdian, arre-gris argi kolorekoa edo kapelaren kolorekoa, baina argiagoa, leuna, goian pruina fin batekin.
Haragia: Ez oso trinkoa, kapelan gutxi, arre-grisaxka kolorekoa, usaina ez du oso nabaria edo irinaren arin bat, zaporea ere ez du oso nabarmena, pixka bat irinarena edo mindua.[2]
Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Undatum epitetoa latinetik dator, olatua, izurtua, esan nahi duen "unda" hitzetik. Ertz uhinduak daudelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, eremu belartsuetan, baso soilguneetan, bide bazterretan, lurzoru karedunetan. Urria.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kolonbia, Costa Rica, Brasil, Israel, Europa, Islandia, Errusia, Kaukasia, Txina, Australia, Japonia, Madagaskar, Kenya, Tanzania, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Zimbabwe.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 188 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Entoloma undatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1978. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Entoloma
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Israelgo onddoak
- Islandiako onddoak
- Europako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Japoniako onddoak
- Australiako onddoak
- Txinako onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Madagaskarko onddoak
- Kenyako onddoak
- Tanzaniako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak
- Zimbabweko onddoak